Deskargako autobidea martxoaren 28an zabalduko dute
Deskarga eta Bergara lotuko dituen 4,2 kilometroko bide zatia da, Deskargako lanen laugarren eta azken fasea. Lanen %95 bukatuta dagoela dio aldundiak.
Deskargako autobidea martxoaren 28an irekiko dute, urte luzetako lanen ondoren. Hala jakinarazi dute Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek gaur obretara egin duten bisitaren ondoren. 25 hilabeteren ondoren, lanen %95 bukatuta dagoela azaldu dute. Egunean 9.000 auto pasako dira bertatik.
Beasain eta Bergara lotuko dituen autobidearen lehen zatia (Beasain eta Ormaiztegi artekoa) 1998an ireki zuten. Handi zazpi urtera, 2005ean, Zumarragaraino eraman zuten. 2012an Argixaoko tunela inauguratu zuten eta 2015ean Deskargakoa. Martxoaren 28an inauguratuko duten zatiak 4,2 kilometro ditu eta Deskarga eta Bergara lotuko ditu.