Legazpiko tren geltoki berriaren lanak irailean hasiko dira
Geltokiaren segurtasuna bermatuko duten lanak izango dira. PSE-EEk nabarmendu du Espainiako gobernuak bi milioi euro jarriko dituela.
Oscar Valbuena Tren geltoki berriaren lanak ekainean hastekoak ziren arren, irailean hasiko dira. Segurtasuna eta irisgarritasuna bermatuko dituen geltokiaren proiektua barne ikuskapen fasean dago eta apirilean amaituko dutela aurreikusten dute. Jarraian lana esleituko dute eta obrak hasiko direla esan du Koldobike Olabidek Adifeko lehendakariarekin bildu eta gero. Legazpiko PSE-EEko Oscar Valbuenak, bide batez, Espainiako gobernuak geltokia eraikitzeko bi milioi euro inguru jarriko dituela nabarmendu du.













