Zumarragar bat, 189 kilometro orduko abiaduran eta marihuana erreta
Nafarroako Foruzaingoak Zumarragako 30 urteko gazte bat atzeman zuen igandean Jakara doan autobidean. Gidabaimeneko sei puntu kendu dizkiote eta 600 euroko isuna jarri diote 189 kilometro orduko abiadan joateagatik eta beste sei puntu kendu dizkiote eta 1.000 euroko isuna jarri diote drogen aurkako frogan emaitza positiboa izan zuelako (marihuana).