Hotz Legazpik salgai jarri du 'Zergatik, Sahel?' liburua
Haurrek egindako marrazkiekin eta taldeko kideek idatzitako ipuinarekin osatu dute errefuxiatuen bidaia azaltzen duen liburua
Hotz Legazpik antolatutako erakusketa Zergatik, Sahel? ipuinaren ilustrazioak Legazpiko neska-mutilek egin zituzten Hotz Legazpik errefuxiatuen egoeraren inguruan antolatutako jardunaldi batzuetan. Gero, Hotz Legazpikoek ipuina idatzi zuten. Orain salgai dago 10 eurogatik eta dirua errefuxiatuei helaraziko diete. Liburua erosteko: hotzlegazpi@gmail.com eta elkarteaen Facebookeko orrialdean. Honezkero hainbat ikastetxek liburua ezagutu dute eta solasaldiak egiten ari dira errefuxiatuen inguruko arazoa lantzeko.













