Eva Alvarez, PSE-EEren Beasaingo alkategaia
"Beste lan eredu bat" nahi duela nabarmendu du Alvarezek, "guztiekin kontatuz, guztiak entzunez". Horrela, "gogor lan egingo dugu, modu proaktiboan, Beasainentzat eta beasaindarrentzat hobekuntza handiak lortzeko".
Eva Alvarez Atanes (Beasain, 1982) izango da PSE-EEren Beasaingo alkategaia maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan. Ezkiaga auzokoa da, zuzenbidean lizentziaduna eta euskalduna. Duela lau urteko hauteskundeetan sozialisten zerrendan joan zen Alvarez.
Jose Ingacio Asensio Ingurumen diputatuaren eta Josu Alonso Udal Politikako Idazkariaren laguntzarekin aurkeztu zuten sozialistek alkategaia. Alvarezen esanetan, “nire helburuetako bat herritarrentzat gizarte zerbitzuak hobetzea da, gizarte ongizatearen, berdintasunaren eta inklusioaren alde lan eginez”. Hauteskunde programa idazteko lanean ari dira eta horretarako “herritar guztein proposamenak jaso nahi dituzte, herritarri ahotsa emanez”. Datozen egunetan, gainerako hautagaien zerrenda aurkeztuko dutela aurreratu dute.
Azkenik, “beste lan eredu bat” nahi duela nabarmendu du Alvarezek, “guztiekin kontatuz, guztiak entzunez”. Horrela, “gogor lan egingo dugu, modu proaktiboan, Beasainentzat eta beasaindarrentzat hobekuntza handiak lortzeko”.