Urrup taldeak 'La mujer sola y la madre pasota' lana eskainiko du bihar, Ordizian
Urrup Antzerki taldeak Franca Rame eta Dario Foren La mujer sola y la madre pasota antzezlana eskainiko du, bihar. Saioa 20:00etan izango da, Ordiziako Herri Antzokian.
Ordiziako Kimetz elkartearen babesarekin antolatu dute emanaldia, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Rosa Rojok zuzenduko du antzezlana eta Marisol Cavero eta Ana Mendia izango dira antzezleak.