Mendi lasterketa jokatuko da larunbatean Arriaranen
Bi ibilbide prestatu dituzte auzoan barrena: 23 eta 11 kilometrokoak. Haurrentzako korrika probak ere antolatu dituzte. Izena ‘RockTheSport’ webgunean eman behar da.
Goierri Trail Kopako hirugarren mendi lasterketa jokatuko dute larunbatean Arriaranen: Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketa, Bealak eta Intxaurpe elkarteek antolatuta. Ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte korrikalarientzat: 23 kilometrokoa (1.300 metroko desnibela positiboarekin) eta 11 kilometrokoa (550 metroko desnibel positiboarekin). Lasterketa luzea 15:30ean abiatuko da eta motza 16:00etan.
Parte hartu nahi dutenek rockthesport.com webgunean eman dezakete izena. Aurretik izena ematen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta egunean bertan izena ematen dutenek 25 euro. Lehenengo 200 korrikalarik izango dute kamiseta ziurtatuta. Bestalde, korrikalarien artean hainbat opari zozkatuko dituzte.
Haurren lasterketak
Helduen bi lasterketen artean, 15:35ean hasita, haurren eta gaztetxoen lasterketak jokatuko dira, adinka banatuta.