Eusko Ikaskuntzaren 100 urteak, Iñaki Dorronsororen ahotik
Lemniskataren Made in Goierri zikloaren barruan, gaur, Eusko Ikaskuntza izango du hizpide Beasainen bizi den Iñaki Dorronsoro ataundarrak. Eusko Ikaskuntzak 100 urte bete zituen abenduan eta 2013. urtetik Dorronsoro da lehendakaria. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru aldundiek 1918an sortu zuen Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko gizarte erronkei erantzun globalak eta bateratzaileak emateko helburuarekin, lurraldeen berezitasunak kontuan hartuta eta oztopo administratiboak, ideologikoak eta gizarte mailakoak gaindituz.
Eusko Ikaskuntzako lehendakari izan aurretik, enpresa munduan ibilitakoa da Dorronsoro. 1973an Bilboko Ingenieritza Goi Eskolan Industrial Ingenieritza ikasketak amaitu zituen eta Ampo Kooperatiba Elkatean hasi zen lanean. 1983an Arrasatera joan zen Mondragon Talde Kooperatiboko Kooperatiba Berri Sustatze Sailaren zuzendari lanera. 1989an LKS Taldearen sortzaileetako bat izan zen eta 1998an Mondragon Corporationen hezkuntza, ikerketa zentro eta kudeaketa eredu kooperatiboaren ardurak hartu zituen. Aldi berean, 2002an Mondragn Ikerketa Kudeaketa zentroaren sustatzaile, lehendakari eta zuzendari izan zen.
Lemnisktaren sortzaileetako bat ere bada Dorronsoro.