Zientzia Astearen barruko ekintzetan izen ematea zabalik dago
Laster iritsiko da Zientzia Astea Idiazabalera eta horren barruan antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea komeni da.
Batetik, DBH 1eko, 2ko eta 3ko ikasleei zuzenduta egongo den Inspira Steam ekimena, martxoaren 16an, 23an eta 30ean egingo dute, 18:00etatik 19:30era.
Martxoaren 22an eta 29an, DBH4tik Batxilergoko 2rako ikasleek, 3D inpresora montatzen ikasteko ikastaroa egingo dute. Izen-ematea dagoeneko itxita dago.
Azkenik, martxoaren 30ean, LH 3ko, 4ko, 5eko eta 6ko ikasleentzat, First Lego League antolatu dute. Guraso Elkarteko aretoan egingo dute 16:00etatik 18:30era bitartean. Parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, martxoaren 20a baino lehen.
Informazio gehiago nahi dutenekkultura@idiazabal.eus epostara idatzi beharko dute.













