Gim Loreako wu-shulariek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Txapelketan
Euskadiren izenean Beasaingo bost gazte aritu dira Jose Maria Ruiz entrenatzailearen esanetara, baita Eibarkoak ere. Gipuzkoako wu-shu txapelketa Beasainen jokatuko da urrian.
Beasaingo Gim Loreako wu-shu taldekoak lan ona eginda itzuli dira Madrilen jokatutako Espainiako Txapelketatik. Euskal federazioa ordezkatu dute Jose Maria Ruiz entrenatzailaek zuzendutako Beasaingo eta Eibarko kirolariek osatutako taldea. Urrezko eta zilarrezko bina domina, eta brontzezko lau eskuratu dituzte.
Txinatar jatorria duen arte martziala da wu-shua eta kasu honetan Santa eta Kinda modalitateetan lehiatu dira Beasaingo taldeko bost kirolari, senior absolutuen mailan. Sanda alorrean, Aitor Perezek (65 kiloz azpikoan) zilarra lortu du; Eneko Etxeberria ( 70 kiloz azpikoan) laugarrena geratu da eta Xabier Mikelarena Xegone (80 kiloz azpikoan) bosgarren. Kindan, berriz, bi brontzezko domina eskuratu dituzte Goierriko wu-shulariek: Ibon Pinok (65 kiloz azpikoan) eta Aitor Bergara lazkaotarrak (70 kiloz azpikoan). «Ibon Pino aurreko bi urteetan junior Espainiako txapeldun izan zen eta aurten hirugarren, zigor pilaketagatik».
Maiatzaren hasieran jakingo du Ruizek Eibarko taldean urrea irabazitakoekin Europako edo Munduko txapelketara joango diren ala ez, «buruokrazia eta politika kontuak» tarteko. Hori bai, maiatzean eta ekainean Madrilen nazioarte mailako beste bi txapelketetan parte hartuko dute beasaindarrek eta urrian, berriz, Gipuzkoako txapelketako saioa Beasainen jokatuko da.