Murgisarri basoa ezagutzeko ibilaldia antolatu du Anduetzak
Basoen Nazioarteko Eguna da bihar, hilak 21, eta horren harira, Murgisarri zuhaitz lepatuen basora antolatu du Zegamako Anduetza parketxeak iganderako. Murgisarri Zegamako Udalaren jabetzako mendixka bat, eta han, iazko apirilean, pago gazte batzuk lepatu ziren. Eremua hainbat sailetan banatu zen, eta lepaketa lanak urte ezberdinetan egitea da asmoa. Hartara, herritarrek basoaren bilakaera osoa ezagutzeko aukera izango dute, eta etorkizuneko basoen sorreran partaide izango dira, gizakiak eta naturak eraldatutako paisaia kulturalari bide emanez.
Ibilaldia 10:00etan abiatuko da Anduetza parketxetik, eta publiko zabalari zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari batek emango ditu azalpenak. Aldaketa soziekonomikoak direla eta, pasa den mendeko 50eko hamarkadan bertan behera geratu zen zuhaitz lepatuen erabilera zura eta ikatza ateratzeko erabiltzen ziren, eta gaur egun natura baliabide ugariren gordailu bilakatu dira, eta herri izaeraren kultur adierazle nabarmenak dira.
Itzuleran tailerra
Murgisarritik bueltan, Anduetzan elkartu dira atzera ibiltariak, eta zurezko 1.500 xaflaz osatutako xiloteka ezagutzeko aukera izango dute. Zuhaitzen barrunbeak ezagutzeaz gain, bost zentzumenak egurraren gainean jarriko dira Jaten dugun egurrik ba al dago? tailerraren bitartez. Izena emateko edo informazioa osatzeko Anduetzara deitu behar da (943 80 21 87).