Astelehenean hasiko da Iparra-Hegoa kultur astea, euskara hizpide duela
Beñat Castorenek, Erik Etxartek eta Joana Urbiztondok mahai-ingurua egingo dute astelehenean, Eneko Bidegainek gidatuta. Iparra-Hegoko bertso afariko eta herri bazkarirako txartelak aste honetan jarriko dituzte salgai.
Bi hitzaldirekin eta Iparraldeko Estitxu Robles Kolegiko ikasleen bisitarekin hasiko da astelehenean XXIV. Iparra-Hegoa ekitaldi kulturala. Hitzaldiei dagokionean, astelehenean, 19:00etan, Eneko Bidegainek gidatuta, Euskal ekonomia saretzen hitzaldi-elkarrizketa egingo dute kultur etxean, Beñat Castorenek, Erik Etxartek eta Joana Urbiztondok. Asteartean, berriz, Euskarazko zerbitzu gida helburu izango dute hizpide, 19:00etan, kultur etxean, Gari Araolazak, Iñaki Lopez de Luzuriagak, Joxe Rojasek eta Eneko Gorrik.
Asteazkenean, sukaldaritzari buruzko hitzaldi-ikastaroa egingo dute Iker Markinez Kuko jatetxeko eta Donibane Lohizuneko Itola sagardotegiko Ramuntxo Berria sukaldariek.
Bestalde, ostiraletik aurrera salgai jarriko dituzt Elorripen hilaren 28ko bertso afarirako eta 30eko herri bazkarirako txartelak.
Iparraldeko haurren bisita
Iparraldeko haurrak 10:30erako iritsiko dira eta Segura ezagutzeko bisita gidatua egingo dute. 14:45ean Laiotz herri eskolara joango dira eta askaldu ondoren, buruhandiak izango dituzte 17:00etan. Aurten Segurako familietan egongo dira haurrak eta 18:00etan elkar ezagutzeko hainbat ekintza egingo dituzte Botika Xaharrean.