Tokan2 La Polla bikotearen kontzertua hastear Lazkaon
Goierriko Ernaik Lazkaon gaur antolatutako Bulkada Egunaren egitarauko kontzertua da
Tocan2 La Polla taldeko kideak azken entseguan Lazkaoko Herrikoaren kanpoan oholtza txiki bat jarri dute eta han bertan azken entseguak egiten ari dira Tocan2 La Polla taldeko bi kideak. Kontzertua berehala hasiko da, 18:00etan. Emanaldiak Goierriko Ernaik gaur Lazkaon ospatu duen Bulkada Egunari amaiera emango dio. Bulkada Eguna antolatu dute Euskal Herriko eskualdeetan ezker abertzaleko gazte erakundeen 40. urteurrena ospatzeko.













