Loinatz abesbatzak kontzertua du etzi San Martinen

Igartza Musika zikloaren barruan, igandean, 19:00etan, San Martin baselizan, Loinatz abesbatzak musika sakratua oinarri duen kontzertua eskainiko du. Jon Aizpururen zuzendaritzapean ariko dira, eta. a capella abestuko dute hamasei abestiko errepertorioa: Juan Antxieta, Juan Frances Iribarren, Eslava, Gorriti, Goikoetxea, Tchaikowsky (Zugarramurdiren moldaketan), Aita Donostia, Guridi, Usandizaga, Uruñuela, Busto, Sarasola, David Azurza, Junkal Guerrero eta Elberdinen obrak.