Beasaingo jubenilen taldeak azken partidan erabakiko du mailari eutsiko dion
Larunbatean, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian jokatuko du Sanse taldearen aurka.
Beasain Kirol Elkarteko jubenilen Espainiako Ligako taldeak ligako azken partidan erabakiko du mailari eutsiko dion ala ez. Horretarako ezinbestekoa zaio garaipena lortzea, eta hil ala biziko partidua jokatuko dute Xabier Cortesek entrenatzen dituen mutilek, larunbatean, 17:30ean, Loinatz futbol zelaian, Sanse taldearen aurka.
Honela, “klubak helburua lortzeko beasaindar zale guztiei deia egiten die Loinatz futbol zelaira etorri daitezen larunbat arratsaldean gaztetxoak animatzera”. Ondorioz, Hirugarren Mailako helduen taldeak Santutxuren aurkako partidua igande eguerdian, 12:00etan, jokatuko da Loinatzen, “zaletuen presentzia larunbatean ziurtatzeko”.
Beasaingo klubaren esanetan, “jokoan hiru puntu baino gehiago daude, datorren urtean nazional liga mailan jarraitzea. Garaipenarekin ziurtatu egingo luke talde beasaindarrak mailari eustea eta beste emaitzetan ez du pentsatu ere egin nahi inork. Aurrean izango duen Sanse talde donostiarra azken postuan dago mailaz jaitsita; ez du beraz ezer jokoan baino ez dago inolaz ere fidatzerik”. Honela, “arrisku guztiak uxatzeko garaipena lortzeko bultzada horren beharra eskatuz Beasain Kirol Elkartea osatzen duten kide guztiek herritar eta futbol zaletu guztiei hitzordura etortzeko deia”.