Maddi Aiestaranek irabazi ditu Azkue lehiaketako poesia eta narrazio sariak
Euskaltzaindiak antolatzen duen lehiaketan 14-17 urte bitartekoen mailan saritu dute beasaindarra.
Maddi Aiestaran, eskuinetik bigarrena. Euskaltzaindiak antolatzen duen Azkue literatur sariketako sariak banatu ziren atzo Bilbon. 14 eta 17 urte bitartekoen artean, bai poesian eta bai narrazioan, Maddi Aiestaran beasaindarra izan da irabazle.













