Joanes Illarregi garaile Osinalde, Patxi Iraolaren agurrean
Leitzarrak jaso ditu epaileen puntu gehien. Ibai Amillategi gernikarrarentzat izan da bertso onenaren saria, eta entzuleena Ane Zuazubiskar arrasatearrarentzat. Bertso giro aparta izan da aurten ere Osinalde. Kantuan hasi aurretik larunbaten hil zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra izan dute gogoan.
Joanes Illarregi leitzarrak irabazi du Bertsolari Gazteen 48. Osinalde Saria. Gabiriako elkartea bete-bete eginda zela jokatu da aurtengo finala ere, larunbatean. Epaileen puntu gehien Illarregik jaso baditu ere, bertso onenaren saria Ibai Amillategi gernikarrarentzat izan da, eta entzuleen saria Arrasateko Ane Zuazubiskarrentzat. Eli Pagola. Danel Olano eta Oier Etxeberria dira finalean kantuan ari diren beste hiru bertsolariak.
Nahiz eta goierritarrik ez izan sei finalisten artean, bete egin da aurten ere Osinalde elkartea, bai afarirako eta bai ondorengo bertso saiorako. Giro aparta, Gabiriako saioan gertatu ohi den moduan.
Saio puntuagarria hasi aurretik, larunbat goizaldean hil zen zen Patxi Iraola bertsolari zaldibiarra izan zuen gogoak aurkezleak, huraxe izan baitzen Osinalde Saria lehenengo aldiz irabazi zuena, 1971ean. Txalo zaparrada luze batez omendu zuten entzuleek Patxi.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.