Eskola arteko txirrindu proba jokatuko da igandean Beasainen
Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatutako eskolarteko 31. txirrindu proba jokatuko dute igandean, Beasainen.
Eskola mailako txirrindulariak elkartuko dira igande goizean Beasainen, Loinatz Txirrindulari Elkarteak antolatutako 31. txirrindu proba jokatuko baita. 11:00etan hasiko da eta Nafarroa etorbidean izango da irteera eta helmuga puntua. Mailaz maila ariko dira txirrindulariak, 0,8 kilometroko ibilbidean bueltaka. Infantilek 8 kilometro osatuko dituzte 10 itzuli emanda, eta alebinek 4 kilometro 8 itzuli emanda. Infantilek erlojupeko proba ere egingo dute, itzuli bat nork azkarrago osatu. Herri proba ere egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Goierriko gazteak bolada onean dira. Pasa den asteburuan, taldekako Gipuzkoako txapela eskuratu zuen infantil taldeak eta Enekoitz Azparrenek Lazkaoko Proba irabazi zuen.