Euskararen nazioarteko lanaz mahai ingurua bihar, Igartzako jauregian
Idurre Eskisabelek gidatuta, Irene Larraza (Etxepare institutua), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Urtzi Urrutikoetxea (Pen Kluba) eta Jon Sarasua (Garabide) izango dira hizlari.
Bihar, 18:00etan, Beasaingo Igartzako jauregian, Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak? galderari erantzuteko mahai ingurua egingo dute. Idurre Eskisabel beasaindarrak gidatuko du eta Irene Larraza (Etxepare institutua), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Urtzi Urrutikoetxea (Pen Kluba) eta Jon Sarasua (Garabide) izango dira hizlari.
Mahai ingurua zuzenean emitituko du kanaldude.eus-eko Zuzenean zure esku atalean. Datozen egunetan Hamaika, Goiena eta Xaloa telebistetan ere ikusi ahal izango da. Herritarrek ekimenean pate hartze aktiboa izateko aukera izango du. Horretarako, 17:30ean, Igartzako jauregira bertara gerturatzea eskatu dute.