Iker Irribarriak eta Danel Elezkanok gaur goizean aukeratu dute igandean Eibarren jokatu duten finalerdiko materiala. Zaratamokoren jokoa "desorosoa" zaiola nabarmendu du Aramakoak.
EH Bildu, EAJ eta PSE-EE alderdiek emakumezko bana aurkeztu dute Segurako alkate izateko hautagai: Izarra Urdalleta, Karmele Arruabarrena eta Susana Corcuera
Duela lau urte bezala, Zegama Lantzenen eta EH Bilduren arteko lehia estua izango da. Orduan bezala, Joseba Izagirre eta Imanol Garmendia dira alkategaiak
CAFen Beasaingo egoitzan izan da sari-banaketa, lehen aldiz, CAF-Elhuyar sarien 25. urteurreneko edizioan. Kategoria bakoitzeko sariak banatu ondoren, Jesus Mari Txurruka Argarate Biologian doktoreari eman diote Merezimendu Saria.
Azoka jendetsua eta goiz lanpetua landare saltzaileentzat; tomate ak protagonismo berezia izan du; ziza kopuruak nabarmen gora egin du.
Azken agintaldian lau alderditako ordezkariek osatu dute udalbatza. EAJk gobernatu du, baina gutxiengoan. Aurreko bozetan 200 boto baino gutxiagoko aldea atera zion EH Bilduri.
Informazio orriak, goxokiak, globoak edo larrosak banatuz, Ordiziako Udalerako hautagiek asteazkeneroko azoka baliatu dute hautagaitzen berri eta programak herritarrei helarazteko.
Idurre Eskisabelek gidatuta, Irene Larraza (Etxepare institutua), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Urtzi Urrutikoetxea (Pen Kluba) eta Jon Sarasua (Garabide) izango dira hizlari.
Igunea astean behin arratsaldez ere irekitzea aztertzen ari da, eta Ordiziarekin elkarlanean, Udaltzaingoaren zerbitzua 365 egunetan eskaintzea. Hirigintza arloan Ezkiagan eta burdinbide gunean jarriko dute arreta berezia.