CAFeko taldeak irabazi du gizonezkoen enpresa arteko lasterketa
Iker Zurutuzak, Alvaro Calderonek, Raul Audikanak eta Aitor Azurmendik osatu dute taldea. Hirugarren aldiz irabazi dute jarraian.
Donostian igandean jokatutako XII. Enpresa arteko lasterketa, gizonezkoetan, Beasaingo CAF enpresak irabazi du. Euripean, 272 taldek hartu zuten parte gizonezkoen atalean eta 8,5 kilometroko ibilbidea egiten azkarrena, CAFeko laukotea (Iker Zurutuza, Alvaro Calderon, Raul Audikana eta Aitor Azurmendi) izan zen, 00:29:40 denbora eginez. Beasaingo taldeak, hirugarren aldiz irabazi du jarraian.