Ordiziako 96. Klasikoan hemeretzi talde ariko dira lehian
Flandesko Tourraren ondoren, egun bakarreko probarik zaharrena da Ordiziakoa. UCI Europa Tour egutegiko proba da, 'Classe 1.1' mailan.
Ordiziako 96. Txirrindulari Klasikoak 19 talde profesional elkartuko ditu aurten uztailaren 25ean, Txapel-Gorri elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez. World Tour mailakoa talde bakarra izango da, sei profesional mailakoak, 11 kontinental mailakoak eta bat selekzioa (Japoniakoa). Lau izango dira egitura Euskal Herrian duten taldeak: Movistar Team, Caja Rural-Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Euskadi.
Flandesko Tourraren ondoren, egun bakarreko probarik zaharrena da Ordiziakoa, eta estatuko beteranoena. Azken 82 urteetan etenik gabe jokatuko da. UCI Europa Tour egutegiko proba da, ‘Classe 1.1’ mailakoa. Ordiziakoaren maila berean honako lasterketak daude: Kuurne-Bruxelas-Kuurne; Flèche-Brabançonne; Paris-Camembert; Tro-Bro Leon; Toscanako Giroa; Trophée des Grimpeurs; Marco Pantani Memoriala; Apeninoetako Giroa; Fausto Coppi Memoriala; Rik Van Steenbergen Memoriala; Paris-Bourges; eta Romagnako Giroa, besteak beste.
HEMERETZI TALDEAK
- World Tour maila: Movistar Team (Euskal Herria)
- Profesional maila: Caja Rural-Seguros RGA (Euskal Herria), Euskadi Basque Country-Murias (Euskal Herria), Delko Marseille Provence KTM (Frantzia), Israel Cycling Academy (Israel), Burgos BH (Espainia), 52/FC Porto (Portugal).
- Kontinental maila: Euskadi (Euskal Herria), Kometa Cycling Team (Espainia), Sporting -Tavira (Portugal), Vito-Feirense-PNB (Portugal), ST Michel Auber 93 (Frantzia), Evopro Racing (Irlanda), Lokosphinx (Errusia), Guerciotti – Kiwi Atlantico (Ginea Bissauko Errepublika), Massi Vivo-Grupo Orexy (Paraguai), 303 Project (AEB), Interpro Cycling Academy (Japonia).
- Selekzioak: Japoniako selekzioa.