«Hamar lerro estrategiko eta 99 proposamen ditugu»
Ordiziako udalean beteranoa da Iñaki Dubreuil, eta beste behin ere PSE-EEren alkategaia da. Alkatetza bera irabaztea zaila izango badu ere, udal gobernua osatzeko zer esan handia izan dezake.
Ordiziarentzat «10 lerro estrategiko» landu dituzte alderdi sozialistakoek. Horietatik hainbat nabarmendu ditu Dubreuilek. «Ordiziarrak babesteko haien neurrira osatutako herri sistema izatea» da horietako bat. «Osasunaren prebentzioan ere indarra» egingo du. Gainera, Ordizia «langabezia tasa altuena duen herria izatea zilegi ez» dela esan du, eta horren kontra ere neurriak hartuko dituztela. «Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde eta diskriminazioa eta homofobia deusezteko» ere lan egingo du. Herrigintza «jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena» izango da bere eredua, bestetik. Gainera, «herritarren parte hartzea hobetu eta mantendu» nahi»ditu. Gazteria ere kontuan izango du, eta azkenik mugikortasun plana ere garatuko du.
Bestalde, «99 proposamen» egin dituzte eta «adinekoentzako erresidentzia berria» eta «adineko pertsonentzat etxebitza babestuak» dira proposamen horietako batzuk.
Erronka berri honen aurrean, «gaitasun handiko taldearekin» dator.