Mikel Urrutikoetxeak eskatu du atzerapena, ezkerreko eskuan min duelako. Araudiak baimentzen duen eskaera bat da. Lehia erritmoari eusteko, Iker Irribarriak Irurtzunen partida jokatuko du bihar.
Segurako Ardixarra etxean Ximon Goiak 33 margolan jarri ditu ikusgai. Segurako paisaiak dira gehienak, baina erretratuak ere badaude. Ekainaren 16ra arte dago irekita.
Beasaingo enpresak "trenetako mantentze lanen jarduerarekin lotuta egindako apustua sendotu" nahi izan du. 80 milioi euroko inbertsioa egin du.
Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzera zuzendutako proposamen zehatzak jaso ditu hauteskunde programan. Langabeziari aurre egiteko enplegu aukera berriak ere bultzatuko ditu EAJ-k.
Mendi bizikletako 80 kilometroko proba egingo dute zapatuan. Zazpigarren edizioa badu ere, maratoia izenez aldatuta dator aurten.
Azoka bizia eta jendetsua atzokoa ere, udaberri bete-betekoa; hemengo denboraldiko lehen azenarioak eta gereziak ekarri dituzte.
Elkarren ondoan, baina distantziak mantenduz, lau alderdi nagusietako ordezkariak bildu dira Ordizian. Zumarragan izan da Markel Olano, eta errepidea «birpentsatu» behar dela esan du
Bost aukera desberdinen artean bozkatu ahalko dute ordiziarrek. EAJren eta EH Bilduren artean egongo da alkatetzarako borroka. Koalizioen baitan egon daiteke udal gobernuaren osaketa.
Uztailaren 1era arte aurkeztu ahalko dira lanak Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan. Ordiziako Argi Berri Elkarteak antolatutako ekintza da eta aurten 28. edizioa izango du
Aiako joaneko jardunaldian 1-2 aurreratu da Ataun, eskuan. Final-laurdenera joatea aukeran du. Palan, Olaberriak ere etzi jokatuko du, Errenterian, finalaurrekoan
Ezkioko eta Itsasoko bizilagunek Santa Lutzi auzoan eman beharko dute Batzar Nagusietarako eta Europako Legebiltzarrerako botoa. Herriko ordezkariak, bakoitzak bere aldetik aukeratuko ditu, ordea.