Lazkao Txiki bertsopaper sariketara lanak aurkezteko epea zabalik
Uztailaren 1era arte aurkeztu ahalko dira lanak Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan. Ordiziako Argi Berri Elkarteak antolatutako ekintza da eta aurten 28. edizioa izango du
Ordiziako Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki 28. bertsopaper lehiaketa antolatu du. Aurrekoetan bezala, hiru maila daude eta lanak uztailaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira.
Gaztetxoen mailan 13 urte artekoek parte har dezakete (2019an 14 betetzen ez dituztenentzat), gazteen mailan 14 eta 18 urte bitartekoek (2019an gutxienez 14 urte eta gehienez 18 betetzen dituztenek) eta helduen mailan 2000n edo lehenago jaiotakoek.
Parte hartzaile guztiek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete. Gaztetxoen mailan, bertsopaper bakoitzean gutxienez bi bertso eta gehienez lau idatzi behar dira. Gazteek eta helduek, berriz, gutxienez zortzi bertso idatzi behar dituzte eta gehienez hamabi.
Gaztetxoentzako gaia Nik birziklatu, zuk zergatik ez? izango da. Gazteen eta helduen mailan gaia librea izango da. Neurria eta doinua guztientzat libreak izango dira.
Lehiaketaren partaideek Argi Berri elkartera bidali beharko dituzte lanak (Gipuzkoa kalea, 15 behea. 20240 Ordizia), uztailaren 1a baino lehen. Posta elektronikoz ere bidal daitezke: aitor-c@aek.eus epostara. Informazio gehiago behar dutenek 649 011 262 (Aitor) zenbakira ere dei dezakete.
Hiruna sari
Sariak irailaren 15ean banatuko dituzte, Ordiziako Euskal Jaietako bigarren igandean. Maila bakoitzean hiru sari banatuko dituzte. Gaztetxo onenak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50. Gazteen mailan, irabazleari 300 euro emango dizkiote, bigarrenari 200 eta hirugarrenari 100. Bukatzeko, helduen mailan irabazleak 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300. Hiru irabazleek Txikia oroigarria ere jasoko dute saritzat