Urola Garaia Xtrem proba lokatz artean egin dute
Urola Garaia Xtrem mendiko bizikleta proban parte hartu duten 300 txirrindulariek Korosti, Irimo, Izazpi eta Beloki mendiak kateatu dituzte.
Pelotoi mardul batek zeharkatu ditu gaur Urretxuko eta Zumarragako mendirik nagusienak. 300 bat txirrindulari elkartu dira Areizaga–Kalebarren enparantzan Urola Garaia Xtrem probarri ekiteko, eta oraindik ere batzuk aldapa gora eta behera dabiltza.
Lokatz hartean hauspoa majo berotuta, bati baino gehiagori kosta egin zaio ibilbidea amaitzea. Probaren gogortasuna ikusirik ez da harritzekoa, are gutxiago eguraldi txarrarekin; Ibilbide luzea egin dutenek 3.200 metroko desnibel positiboa eta 80 kilometro egin behar izan dituzte Korosti, Irimo, Izazpi eta Beloki zeharkatuz. Ibilbide laburrekoek, berriz, 1.800 metroko desnibel positiboko 40 kilometroko zirkuitoa osatu behar izan dute.