EH Bilduk irabazi du Idiazabalen, eta Alberdi izango da alkate
EH Bilduk 183 botoko aldearekin irabazi dio orain arte alkatetzan egon den Izal Bai taldeari.
Idiazabalgo kolore aldaketa izango da. EH Bilduk irabazi ditu herri mailako hauteskundeak, 729 boto eta 6 zinegotzirekin; Izal Bai koalizioak berriz, 547 boto jaso ditu, eta 5 zinegotzi izango ditu datorren legealdian. Urte askoan Idiazabalgo udal gobernua gidatu duen Izal Bai alderdia oposiziora pasako da, horrenbestez. PSE-EEk 21 boto jaso ditu, eta ez du ordezkaritzarik izango udalean. Emaitzen berri izan bezain pronto, Ioritz Imazek zoriondu egin du Alberdi, eta txalo artean ospatu dute haren alderdikide jarraitzaileek.