Jeltzaleek 3.318 boto eskuratuta, azken agintaldian baino zinegotzi bat gehiago izango du. EH Bilduk zinegotzi bat galdu du. PSE-EEk bi mantendu ditu.
EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Lazkaon, EH Bilduri 40 botoko aldea aterata. Kepa Zubiarrain izango da hurrengo alkatea.
EH Bilduk 183 botoko aldearekin irabazi dio orain arte alkatetzan egon den Izal Bai taldeari.
Iritsi da ordua. 20:00etan puntuan itxi dituzte Goierriko 40 bozkalekuak. Botxo kutxak irauli eta hasi da kontaketa. Udal hauteskundeetan 52.240 goierritarrek izan dute botoa emateko eskubidea, eta 208 udal ordezkari aukeratuko dituzte. Jarraitu Udal Hauteskundeen emaitzak, zuzenean eta herriz herri:
Arratsaldeko 18:00etara arteko datuen arabera, parte hartzeak %2 egin du gora Gipuzkoan, 2015eko udal eta foru hauteskundeekin alderatuta. Goierriko bozkalekuetan jende asko ikus daiteke egun osoan zehar.
Beasaingo Dantzari Txiki egunerako kalejira eta desfilea antolatu zituzten, besteak beste. Eguraldi txarragatik, ordea, ez dute horrelakorik egin. Hala ere, euren erakustaldiak egiteko aukera izan dute dantza taldeetako kideek.
Parte hartze datuak kaleratu berri dituzte; Goierrin, Gipuzkoako, Euskal Erkidegoko eta Espainiako joera bera antzeman da, hau da, goranzkoa. Parte hartzean gora egin du 2015eko hauteskundeekin alderatuta, puntu batetik gora: gaurkoan %38,71koa izan da, eta 2015ean %37,39koa. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan kaleratuko dute.
Hauteskunde eguna aurrera doa, eta boto kutxak betetzen ari dira poliki-poliki. Goierritar asko joana da dagoeneko hauteslekuetara botoa ematera, baina oraindik 20:00ak arte daukate horretarako aukera. Eguerdi aldea izan da jendetsuena, meza orduak edo aperitiboarenak aginduta; bazkalondoa lasaia aurreikusten da.
Abiatu da maiatzaren 26ko hauteskunde eguna. Goierrin 22 herritan jarri diren 42 hauteslekuek ireki dituzte ateak 09:00etan puntu-puntuan eta goierritarrak hasi dira botoa ematen. Hiru bozketa daude deituta: udaletarako, batzar nagusietarako eta Europako parlamenturako.
Koalizio abertzaleak 105 boto (4 zinegotzi) eta Zeraingo Herri Kandidaturak 89 boto (3 zinegotzi) lortu ditu. Amaia Junquera izango da alkate.