Euriak ez du zapuztu Beasaingo Dantzari Txikien eguna
Beasaingo Dantzari Txiki egunerako kalejira eta desfilea antolatu zituzten, besteak beste. Eguraldi txarragatik, ordea, ez dute horrelakorik egin. Hala ere, euren erakustaldiak egiteko aukera izan dute dantza taldeetako kideek.
Dantzari Txikien eguna ospatu dute Beasainen, eta Euskal Herriko hamalau dantza talde bildu dira. Bertan izan dira, Ordiziako Amets Bide, Galdakaoko Andra Mari, Oreretako Ereintza, Gabiriako Goruntz, Legorretako Irrintzi Alai, Zaldibiako Iztueta, Legazpiko Korosti, Urretxuko Lurra, Lazkaoko Oin-Arin, Oñatiko Oñatz, Beasaingo Ostadar, Zegamako Tobera, Zumaiako Txori Txiki, eta azkenik, Beasaingo Aurtzaka. Aukera zabala izan dute ikusleek.
Goizean kalejira eta dantzarien desfilea antolatu dituzte dantza taldeetako kideek. Eguraldi txarragatik, ordea, ezin izan dute horrelakorik egin: Gernika pasealekuko frontoi estalian eta Plazapen egin dituzte dantzariek euren erakustaldiak. Euria barra-barra egin duen arren, eguraldi txarrak ez du festa oztopatzerik lortu.