Lazkaon 40 botoko aldearekin irabazi du EAJk eta alkatetza mantenduko du
EAJk irabazi ditu udal hauteskundeak Lazkaon, EH Bilduri 40 botoko aldea aterata. Kepa Zubiarrain izango da hurrengo alkatea.
Lehia estua espero zen Lazkaon EAJren eta EH Bilduren artean, eta bete egin dira aurreikuspenak. EAJk 1.394 botorekin irabazi ditu udal hauteskundeak, EH Bilduk (1.354) baino 40 boto gehiago lortuta. EAJk 7 eta EH Bilduk 6 ordezkari izango dituzte. PSE-EEk ez du ordezkaritzarik lortu, 163 boto jasota. Horrenbestez, Kepa Zubiarrain izango da Lazkaoko alkate hurrengo lau urteetan.