Parte hartzea %53koa da 18:00etan, duela lau urte baino 2 puntu handiagoa
Arratsaldeko 18:00etara arteko datuen arabera, parte hartzeak %2 egin du gora Gipuzkoan, 2015eko udal eta foru hauteskundeekin alderatuta. Goierriko bozkalekuetan jende asko ikus daiteke egun osoan zehar.
Eguerdiko datuek erakusten zuten goranzko joera baieztatu egin da. Arratsaldean eman dituzten bigarren partehartze datuen arabera, 18:00etarako Gipuzkoako herritarren %53,42k eman du botoa, duela lau urteko udal eta foru hauteskundeetan baino %2 gehiagok. Europako hauteskundeei dagokionean are handiagoa da alde hori, 2014koetan, 33,14koa izan baitzen.
Goizeko 09:00etan hautestokiak zabaldu dituztenetik, etenik gabea da jendearen emana. Hauteskunde eguna normaltasunez ari dira egiten, eta ez da aparteko gertaerarik izan. 18:00etako datuen arabera, parte hartzerik handiena izan duten herriak Zerain (%81) eta Altzaga (%77) izan dira, eta gutxienekoak Arama (%48) eta Ezkio-Itsaso (%48); azken horretan, ezkiotarrek parte hartu dute udal hauteskundeetan, baina ez itsasoarrek, aurrez aukeratu baitzituzten herri ordezkariak. Hauek dira partehartze datuak, herriz herri.
- Altzaga …….. %77,69
- Arama ……… %48,00
- Ataun ………. %65,99
- Beasain ……. %52,28
- Ezkio ……….. %48,66
- Gabiria …….. %60,26
- Gaintza …….. %69,31
- Idiazabal …… %62,76
- Itsasondo ….. %58,06
- Lazkao ……… %55,01
- Legazpi …….. %58,01
- Legorreta ….. %64,36
- Mutiloa …….. %56,12
- Olaberria ….. %57,24
- Ordizia ……… %58,30
- Ormaiztegi … %62,22
- Olaberria …… %65,94
- Urretxu ……… %56,07
- Zaldibia …….. %61,26
- Zegama …….. %63,53
- Zerain ………. %81,25
- Zumarraga .. %52,78
Hona hemen goizean zehar Goierriko hainbat hautes lekuetan ateratako argazkiak.