Zerainen EH Bildu garaile
Koalizio abertzaleak 105 boto (4 zinegotzi) eta Zeraingo Herri Kandidaturak 89 boto (3 zinegotzi) lortu ditu. Amaia Junquera izango da alkate.
Zerainen %95eko parte hartzea izan da udal hauteskundeetan eta EH Bildu izan da garaile 105 botorekin (4 zinegotzi); Zeraingo Herri Kandidaturak 89 lortu ditu (3 zinegotzi). Amaia Junquera izango da beraz hurrengo alkatea: «Oso pozik gaude, lehenengo aldiz zeraindarrek, demokratikoki, bi aukera izan dituztelako. Herritarrek gure lana baloratu dute eta hori ere poztekoa da. Prest gaude elkarrekin lan egiteko».