Ane Etxezarretak 2021era arteko kontratua luzatu du Realarekin
Laugarren belaunaldia bete du Realeko 6 zenbakiak elastiko txuri-urdinarekin.
Realak akordioa lortu du Ane Etxezarreta jokalari beasaindarrarekin, eta 2021eko ekainaren 30a arte luzatu dio kontratua. Realaren esanetan, beasaindarrak “bere laugarren denboraldia bete du txuri-urdin bezala eta taldean garrantzia irabazten jarraitzen du urtero”.
Beasaindarra pozez beterik agertu da Real Sociedad TVren kameraren aurrean, “hainbeste gauza sentiarazten dizun klubarengatik berritzeak oso harro sentiarazten nau”. Garbiñe Etxeberria, Kirol Zuzendariak, ondorengoa aipatu nahi izan du akordioaren inguruan: “Oso garrantzitsua da kontsolidatu den harrobiko gazte bat berritzea”.