Ruben Lucasek eta Maren Higuerok irabazi dituzte Loinatz Jaietako kartel lehiaketak
Murtziarrak helduen mailan eta Andramendi Ikastolako ikasleak haurren mailan saritu dituzte.
Beasaingo Loinatz Jaiak iragartzeko kartel lehiaketa Murtziako Ruben Lucas Garciak irabazi du helduetan. Haurren mailakoa (7-15 urte artekoak), berriz, Andramendi Ikastolako Maren Higuero Larreategik.
Helduen irabazleak 600 euro jaso ditu eta haurren mailakoak 180 euro. Haurren mailan 432 lan jaso dituzte eta helduetan 26 lan. Higueroren lana ekaineko kultur agendan erabiliko dute.