'Urrezko Barea', Mikel Aiestaran kazetariari
Beti Bizi elkarteak ematen duen saria da, "Beasaingo herriaren alde edozein alorretan edonolako pertsona edo erakundek egindako lana" saritzeko.
Beasaingo Beti-Bizi elkarteak 1992an sortu zuen Urrezko Barea deituriko izendapena,”Beasaingo herriaren alde edozein alorretan edo nolako pertsona edo erakundek egindako lana saritzeko” helburuarekin. Hiru urtean behin herriko jaietan ematen duen saria da, eta aurten, Mikel Aiestaran kazetari beasaindarrak jasoko du, ekainaren 7an, Beti Bizi elkartean.