Errreka garbiketa egingo dute bihar Beasainen
Jaien ondoren Oria ibaia garbitzeko ekimena antolatu du udalak "hondakinek sortzen duten arazoaz herritarrak jabetzeko". Bideluze plazan izango da topaketa, 17:00etan. Izena eman beharko da aurretik mailez edo telefonoz
Beasaingo Udalak, bihar, 17:00etan, Oria ibaia garbitzeko hitzordua jarri du Bideluze plazan. “Loinatz jaietan ekitaldi eta ospakizun asko izan dira. Hauetan hondakin ugari sortu eta pilatuko da eta hondakin hauetako asko Oria ibaian bukatuko dute. Hondakin hauek ibaian sortarazten dituzten arazoak ekiditeko herriko gazte batzuk prest azaldu dira ibaira jaitsi eta garbitzeko. Elkarlan hau indartzeko deialdi irekia egin nahi du udalak herritarren artean hondakinek ingurumenean sortzen duten kalteaz jabetzeko”.
Honela, “Erreka eguna berreskuratuz eta gazte hauen borondatea txalotuz”, udalak erreka garbiketa bat antolatu nahi du herriko eragile ezberdinekin auzolanean garbitzeko. “Denen artean ibaia garbitu eta hondakinen borroka honetan parte hartzea” du helburua. Honela, bihar, 17:00etan, eta Bideluze plazan elkartuko dira; garbiketa lana 18:30erako amaituta egongo da.
Parte hartuko duen talde bakoitzari udalak zabor bilketarako beharrezko eskularruak eta zabor poltsak emango dizkio. “Partehartzaile bakoitzaren esku geratzen da arropa eta oinetako egokiekin joatea garbiketa egunean. Udalak garbiketa zerbitzuko langileak jarriko ditu inongo arriskurik egon ez dadin”. Bestalde, erreka garbiketan parte hartzen duen guztiei, asegurua egingo diete. “Beraz, auzolanean parte hartu nahi duen guztiak izen abizenak, jaioteguna eta NAN zenbakia eman beharko ditu”. Partehartzaileen izenak Laiako Rosa Aurkiari eman beharko zaizkio rosa@laiacoop.eus edo telefonoz 653013702 eman ekainaren 11a baino lehen.
Beasaingo Udala ‘Libera’ proiektuarekin bat
Erreka garbiketarekin, Beasaingo Udalak parte hartuko du estatu mailan, Libera proiektuaren barruan, ekainaren 15erako estatuko udalerri ezberdinetan inguruko baso, itsaso eta ibaietan egingo dituzten hondakinen bilketa ezberdinekin.