Irribarriak Jakaren aurka jokatuko du igandean Beasainen, San Fermin txapelketako lau t'erdikoan
Ekainaren 23an Aimar Olaizola ariko da Antzizar kiroldegiko pilotalekuan, Laso edo Bakaikoaren aurka.
Beasaingo Antzizar kiroldegian goi mailako pilotarien jokoaz gozatzeko aukera izango da datozen bi igandeetan, Aspe eta Baiko pilota enpresen eta Beasaingo Udalaren arteko hitzarmenaren ondorioz.
Igandean, hilaren 16an, 17:30ean, San Fermin txapelketako lau t’erdiko final zortzirenetako bi partida jokatuko dira: batetik, Danel Elezkano eta Pello Etxeberria, eta bestetik, Jaka eta Iker Irribarria. Aramarra txapeldunaren elastiko gorriarekin ariko da.
Jarraian, etxeko pilotari batek, Beñat Garmendiak jokatuko du Retegi Bi bikote duela, Ugalde eta Ruizen aurka.
Ekainaren 23an, berriz, 17:00etan, Victor-Eskiroz eta Arteaga II.a-Aretxabaletaren binakako partidaren ondoren, San Fermin txapelketako lau t’erdiko kanporaketa jokatuko du Aimar Olaizolak. Ekainaren 15ean Esteribarren garaile izaten den Laso edo Bakaikoa izango du aurkari.
Sarrerak salgai
Bi pilota jaialdietarako txartelak salgai daude dagoeneko, Internet bidez, 25 euroan: www.entradasfronton.com.