Maiatzeko irakurzaletasunaren saria, Lierni Agirrerentzat
Martxotik maiatzera bitartean egindako 'Irakurri, gozatu, oparitu' kanpainan 60 lagunek hartu dute parte Beasainen; horietatik, 49 emakumezkoak izan dira eta 11 gizonezkoak.
Maiatzari dagokion sari ematearekin amaitu da aurtengo Irakurri, gozatu, oparitu kanpaina. Beasainen, mMaiatzeko parte hartzaileen artean egindako zozketan, Lierni Agirre Iurrita izan da sariaren irabazlea eta Xabier Matarranz kultura zinegotziak Mirentxu liburu dendan gastatzeko 30 euroko erosketa txekea eman dio opari.
Martxotik maiatzera luzatu den Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainak, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, eta era berean, herritarrak bibliotekara hurbiltzea izan ditu helburu. Horretarako, opariak eta % 35eko beherapenak banatu dira Udal bibliotekan euskarazko liburuak mailegatu dituztenen artean.
60 lagunek hartu dute parte aurtengo kanpainan; horietatik 49 emakumezkoak izan dira eta 11 gizonezkoak.