Mendiko argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea
IDIAZABAL // Idiazabal Kirol Elkarteko Mendi Sailak, IV. Mendiko Argazki Digitalen Lehiaketa antolatu du. Hamabi urtetik gorako herritarrek parte har dezakete, gehienez ere hiruna argazki bidalita. Lanak uztailaren 16ra bitartean bidali behar dira, izalgomendisaila@gmail.com helbidera. Epaimahaiak emandako bi sariez gain, jendeak Facebook bidez aukeratutakoari ere emango diote saria.













