Igor Arrietak irabazi du Gipuzkoako Itzuliko 1. etapa Olaberrian
Sailkapen nagusian Iñaki Diaz jarri da lider, Olaberrian Arrietaren denbora berean helmugaratu ondoren.
Junior mailako txirrindularien 30. Gipuzkoako Itzulian lehenengo galbahea Olaberriko etapak pasatu du, gaur goizean. 78 kilometroko etapa gogorra jokatu dute, Oñatiko atzoko aitzinetaparen ondotik, lehenengo benetako lana. Igor Arrieta (Sakana Group-Aralar) izan da onena Olaberria gainean, eta etapa garaipena beretzat izan da.
Sei laguneko ihesaldi batek markatu lasterketa. Arrietak, eguneko bost mendateetan puntuatu du: Liernin 3. postuan, eta Olaberriko igaroaldian, Gabirian, Liernin eta Olaberrian (helmugaratzean) lehenengo.
Etapan bigarren Iñaki Diaz (Limousin-Oriako) geratu da, Arrietaren denbora berean. Liderraren elastiko horia jantzi du. Arrieta bi segundora jarri zaio sailkapen nagusian atzetik. Andoainen jokatuko dute bigarren etapa, eta astelehenean Lazkaon hirugarrena eta azkena.
Sailkapenak
1.etapa, Olaberria-Olaberria (78,3 km)
1. Igor Arrieta (Sakana Group-Aralar TT), 2:06:08
2.Iñaki Diaz (Limousin-Oriako), d.b.
3.Enekoitz Azparren (Ampo-Ikolan), 4ra
4.Pablo Castrillo (Lizarte), 4ra
5. Raul Lopez (Lintxu), 4
Sailkapen nagusia
- Iñaki Diaz (Limousin-Oriako), 2:09:03
- Igor Arrieta (Sakana Group-Aralar TT), 2ra
- Raul Lopez (Lintxu), 12ra
- Pablo Castrillo (Lizarte), 13ra
- Enekoitz Azparren (Ampo-Ikolan), 15era