Txerriaren jaitsierarekin hasi dituzte San Pedro jaiak Mutiloan
Elizatik udaletxeko balkoira txerrigorria jaitsi eta herriko haurrek, Iñaki Ugalde alkatean laguntzaz “Gora Mutiloa! Gora San Pedro jaiak!” oihukatuz hasi dira Mutiloako jaiak. Bihar jendetza pertsona elkartuko dira sagardo dastaketan.
Elizatik udaletxeko balkoira txerrigorria jaitsi eta herriko haurrek, Iñaki Ugalde alkatean laguntzaz “Gora Mutiloa! Gora San Pedro jaiak!” oihukatuz hasi dira Mutiloako jaiak, 14:00ak pasatxo zirenean. Trikitilarien doinuak lagunduta, elkarteraino joan dira mutiloarrak. Ohi bezala, gaurko menua, paella da, Joxe Arotzenak eta lagunek egindakoa.
Arratsaldean, patata tortilla eta toka lehiaketak izango dituzte, trikitilarien laguntzarekin.
Bihar, berriz, sagardo dastaketa (20:00) eta Joselu Anaiak izango dituzte.