San Pedro jaiak giro ederrean bukatu dituzte
Mutiloako jaietan, patata tortilla lehiaketa eta toka txapelketa egin dituzte, besteak beste; hauek izan dira irabazleak.

Eguraldia lagun, giro onean joan dira aurtengo San Pedro festak Mutiloan, eta jende ugari gerturatu da udaletxeko balkoian zintzilikatutako Txerrigorriaren magalera. Lehiaketei dagokionean, aurtengo patata tortilla lehiaketa Jon Ugaldek eta Joxeba Zabaletak irabazi dute. Toka lehiaketa, berriz, Lierni Pintok emakumezkoetan, Iñaki Zabalok gizonezkoetan eta Zugatz Uzkudunek gazteetan.