Izazpiko Bira egingo dute EzkiOn! taldeak antolatuta, igandean
EZKIO // Igandean Izazpiko Bira egingo dute. Bi ibilbide prestatu dituzte: luzean (20 km) Izazpira joan-etorria egingo dute Gurutze Zaharra ezagututa, eta motzean (9 km) Atxurtzara joan-etorria, Ezkiotik barrena. Izena udaletxean edo Argindegi ostatuan eman daiteke etzi bitartean. Irteera 09:00etan izango da, Santa Lutziko plazatik.













