Pilota Eskolan izena emateko epea irekita dago irailera arte
EZKIO // Aurreko ikasturtean Ezkioko Pilota Eskola martxan jarri zuten eta izandako arrakasta dela eta, datorren ikasturterako matrikulazio epea ireki dute. 5 eta 16 urte bitartekoek ostiraletan izango dituzte eskolak; lehenengo txikienek eta gero nagusienek. Izena emateko honako helbidera idatzi behar da: ezkiopilota@gmail.com.













