Balorazio aparta egin dute IGO kanpainak Lazkaon erein duenaz
LAZKAO // Euskarazko zaletasuna indartzeko Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina Lazkaon bultzatu duen Gerriko kultur elkarteak «arrakasta» hitza erabili du aurtengo ekinaren balorazioa borobiltzerakoan. Indarrean izan den denboran, udal liburutegian euskarazko 600 liburu mailegatu dira. Ondoren betetako fitxekin 758 erosketa-txeke banatu dira, eta 284 liburu erosi dira %35eko deskontuarekin.













