Gaur eguerdian sariak banatu eta datorren urteko ekitaldirako berrikuntzak iragarri dituzte
Ekintzailetzaren bitartez gizarte inklusioaren proiektu onenaren saria Cristina Palita errumaniarrarentzat izan da.
Bizikletan eta korrika, Ordizia-Txindoki-Ordizia proban Iñaki Maioraren marka ontzen saiatuko da bihar Aritz Egea. Urte askoan Maioraren masajista izan zen Egearen aitona.
Tatiana Vasilevak (Bulgaria, 1978) 16 urte daramatza gure artean. Galeperrako taberna gobernatu zuen eta uda honetan Urretxuko igerilekuko tabernako arduraduna da.
Hiru egunetarako egitaraua, sei talde eta hiru eszenatoki izango ditu Goierriko Jazzaldiaren zazpigarren edizioak. Angel Unzu laukoteak itxiko du Araman aurtengoa
Zualbe, ongizate emozionalerako zentroa ireki du Beñat Zubeldia Alustizak (Zerain, 1986) Zerainen. Bioneuroemozioa metodologia erabiltzen du, emozioak landuz, pertsonen ongizatea lortzeko.
Almitza elkartearen Sega Ligatik Jauregi, Garmendia, Elosegi eta Mendizabal zaldibiarrak sailkatu dira Europako Txapelketara. Altzon, Jexux Goenaga eta Alaitz Imaz atera dira ligako garaile
Udalbatza berria osatu dute; EAJk zinegotzi bat gehiagorekin eta PSE-EEk bat gutxiagorekin. EH Bildu berrituta dator. Alberto Bezunarteak Legazpiko Berdeak taldearen izenean jarraituko du.
Bihartik uztailaren 14ra arte, autobus zerbitzu berezia antolatu dute Beasaindik Iruñeara joateko.
Gipuzkoako Herriartekoa irabazi eta gero, Euskal Herrikoa jokatuko du Olaberriko pala taldea. Gaur dute aurreneko jardunaldia, Olaberrian.
Iaz bezala aurtengoan ere, Goiz Deia txistulari taldekoek ekarpena egin diote Uztakaleri. Haien eskutik dator Mielotxin taldea. Kontzertua gaur da, 19:30ean
Arratsaldeko bostetan botako dute jaien hasierako suziria. Asteburuan, umeentzako ekitaldiak, mozorrotuen bazkaria eta musika izango dituzte.