Aritz Egearen marka saiakera zuzenean
Aritz Egea korrikalari urretxuarra 1978an Iñaki Maiorak jarritako marka (1:26:28) ontzen saiatuko da. Ordiziatik abiatu eta Gaintzako bidegurutzetik korrika igo eta jaitsiko du Txindoki, atzera Ordiziara bueltatzeko.
Iritsi da erronkaren eguna. 10:00etan puntuan abiatuko da Aritz Egea Ordiziatik, bizikleta gainean, Larraitzera bidean. Ordizia-Txindoki-Ordizia ibilbidean 1978an Iñaki Maiorak jarritako marka (1:26:28) ontzea du helburu. Erronka hori Juan Jose Rezolak (1:42:30) egin zuen aurrenekoz, 1953an. Egeak 24 kilometroko ibilbidea osatu beharko du, 16 bizikletan eta 8 korrika. Jarraitu lasterketa zuzenean:
Goizeko bederatzietarako Ordizian ziren, bai Egea eta baita Maiora ere. Urretxuarrak “ondo” aurkitzen dela esan du, eta “aitzakiarik gabe” ekingo diola gaurko probari, “marka ondu edo ez”.
Maiorak jarritako markako erreferentziak baditu Egeak. Zailena, jaitsierako denbora berdintzea izango dela esana du, baina bizikletako zatian eta gorako korrikaldian saiatuko da segunduak urratzen.
Iñaki Maioraren 1978ko denborak:
- 0-8 km. Ordizia-Larraitz (bizikletan)
Denbora: 17’54” Desnibela: 250+ Batazbesteko abiadura: 26,6 km/o - 8-11,6 km. Larraitz-Txindoki (korrika)
Denbora: 41’43” Desnibela: 990+ Batazbesteko abiadura: 11:16 min/km - 11,6-15,3 km. Txindoki-Larraitz (korrika)
Denbora: 15’13” Desnibela: 990- Batazbesteko abiadura: 4:07 min/km - 15,3-23,3 km. Larraitz-Ordizia (bizikletan)
Denbora: 11’38” Desnibela: 250- Batazbesteko abiadura: 41 km/o