Hiru Erregeen Mahaia, Zopiloteen eskenatoki
Zopilotes Txirriaos taldeko bi kidek Hiru Erregeen Mahaian grabatutako bideoak biral bihurtzen ari dira.
Euskal Herriko gailurrik garaiena ere eskenatoki egokia izan daiteke. Hala erakutsi dute Zopilotes Txirriaos taldeko Konejo Eseberri abeslariak eta Eneko Dorronsoro trikitilariak. Hiru Erregeen Mahaira (2.446 m.) instrumentu eta guzti igo eta pare bat kanta jo dituzte bertan. Sare sozialetan oihartzun handia izaten ari dira; azken bideoan, gainera, euskaraz abesten du Eseberrik:
Beste abesti honetan, berriz, Ataungo Urbitarte sagardotegiari egiten diote erreferentzia: