Zeraingo jubilatuak Albaolara joango dira hilaren 20an
ZERAIN // Pasaiako (Gipuzkoa) Albaola Museoa bisitatzeko aukera izango dute Zeraingo jubilatuek uztailaren 20an. Donostiako Iñausti jatetxean bazkaldu ondoren, arratsaldean denbora librea izango dute, erabakitzen duten lekuan. Hilaren 16a baino lehen eman behar da izena Zeraingo udaletxean. Hilaren 20ko egun pasarako, 08:30ean dute hitzordua, autobus geltokian.













