Beasainen izandako sexu erasoa gaitzesteko kontzentrazioa egingo dute bihar
Emakumezko batek sexu eraso bat jasan duela baieztatu du Ertzaintzak, eta gertaera ikertzen ari dela. Bihar, 13:00etan, elkarretaratzea egingo dute Beasaingo Erauskin plazan erasoa gaitzesteko, udala osatzen duten alderdi guztiek deituta. Gaur, 20:00etan, beste kontzentrazio bat egingo dute Bideluze plazan, herriko gazteek deituta.
Kalean goizean goizetik ahoz aho zebilen kontua baieztatu du Ertzaintzak. Bart emakumezko batek sexu eraso bat jasan du Beasainen, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Oraingoz bestelako daturik ezin duela eman nabarmendu du Ertzaintzaren prentsa zerbitzuak. Erasotua izan den emakumeak salaketa jarri du Beasaingo Ertzaintzaren egoitzan.
Gertaera salatzeko bihar igandea, 13:00etan, kontzentrazioa egingo dute Erauskin plazan, Beasaingo Udala osatzen duten alderdi guztiek deituta. Gaur, 20:00etan, beste kontzentrazio bat egingo dute Bideluze plazan, herriko gazteek deituta.
Beasaingo EH Bilduk “gogor” salatu du eraso sexista, eta “babes osoa” adierazi diete erasotua izan den emakumeari eta haien senitartekoei. “Gure erabateko babesa gaitzespena horrelako jarreren aurrean. Ez dugu ez hemen eta ez beste inon horrelako jarrerarik onartzen”.